Sorkuntza berriak

2020

ES / EU

Tabakalera kultura garaikidearen zentroa da. Batetik, sorkuntza artistikoa bultzatzen du eta, bestetik, herritarrekin partekatzen du. Nolanahi ere, hasieratik sorkuntza garaikidearen bitartekaritza-lanetan dihardu.

Itxialdi kolektiboko eta zalantzaz beteriko garai hauetan, Tabakalerak bere zereginarekin jarraitu behar du; are gehiago, zeregin hori indartzea ezinbestekoa da, oraindik deskubritzen ari garen modu berriak erabiliz bada ere.

Uste dugu, ziurgabetasun-aldi hauetan, kulturaren balioak are garrantzi handiagoa hartu duela, gertatzen ari zaigunaren inguruan modu partekatu, sinboliko eta kritikoan sortzeko. Era berean, kultura-erakunde publikoa garen neurrian, oinarrizkoa da sortzaileekiko hurbiltasun-harremanari eta babes-konpromisoari eustea.

Horregatik, eremu digitalean lana indartu dugu. Helburua garai honetarako programazio berezi bat egituratzea da eta, ildo horri eutsiz, lan-lerro berri bati ekin diogu. Hala, pieza berriak eskatu dizkiegu gure inguruko artistei.

Denok bizi dugun isolamendu fisikoko une honetan egingo dira piezak eta espazio digitalerako gauzatuko dira, hori baita topaketarako dugun espazio bakarra. Kokagune eta hizkuntza artistiko desberdinetatik planteatutako proposamenek egun hauetan oinarrizkoak diren gaiak landuko dituzte (zuzenean edo zeharka), hala nola intimitatea eta horren galera, itxialdia, irudien saturazioa, teknologien garrantzia eta ingurumen-aztarna.

Halaber, Sortzaileen Gunearen bitartez gure egoitza-programatik pasa diren artistengana hurbildu nahi izan dugu, Tabakaleran egindako zenbait artelan aurkez ditzaten gonbita luzatzeko. Izan ere, lan horietako batzuk oraindik ez dira modu irekian ikusi.

Beraz, sorkuntza garaikiderako leiho bat partekatuko dugu gure publikoekin, eta horrek aukera emango du Tabakalerak bultzatutako proiektu ugari ikusteko. Leihoa astez aste handituko da eta datu-base txiki bihurtu ere bai, salbuespenezko egoera hau dokumentatzeko.

 

Clara Montero

Tabakalerako kultura-zuzendaria

Informazio guztia irakurri

Antzekoak

Verde Pratoren kontzertua
41min
Kontzertua: Verde Prato

Sorkuntza berriak

Verde Prato
EU
Hypercontectadxs
54min
«HYPERCONECTADXS» 5: “DEFOOOOO….OOOOREST”, Joana Moll

Sorkuntza berriak

Joana Moll eta Jaime de los Ríos
ES
Hypercontectadxs
1h 08min
«HYPERCONECTADXS» 4: “Bilaketa”, Kino Internacional & Garikoitz Artola (Inesfera)

Sorkuntza berriak

Kino Internacional, Garikoitz Artola eta Jaime de los Ríos
ES